XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errealitate konkretoa, elefantea da, ez zangoa, ez tronpa, ez belarriak, ez bizkargaina.

Errealitate konkretoa, totalitatea da, ez partea.

Partea, osotzat hartzen denean, abstrakzio bat da.

Gizarte mailan, berdin gertatzen da.

Lantegi haretako kapitalisten jokaera, beste lantegi haretako langile zapalduen reakzioak eta eskabideak, Euskal Herriko eskola haretako erdal maistra, beste eskola haretako haur erdaldunduak, eta abar, eta abar.

Errealitate hauek ez dute oraindik benetako konkretutasunik, sistima global baten barnean ikusmiratzen ez diren bitartean.

Parte diren aldetik, abstrakzio dira.

Beraz, totalitatearekin erlazionatzen direnean bakarrik hartzen dute konkretutasuna parteek.

Berdin zientzi mailan ere.

Ekonomia, literatura, hizkuntzak, historia eta abar, zatiak dituzu.

Ikuspegi zatikatua ematen dute.

Beraz, politikaren (politikaz zera esan nahi dut, munduaren, gizonaren, gizartearen ikuspegi bateratzailea, koordinatzailea) ikuspegi globala behar da, zientziak abstrakzio mailan geldi ez daitezen.

Zatien analisia beharrezkoa da, gizarteko gertakari bakoitza kontsideratzea beharrezkoa da, zientziak beharrezkoak dira.

Baina totalitatearekin duten zerikusia erakusten ez badugu, sistema eta estruktura globalen barnean kontsideratzen ez baditugu, abstrakzio mailan gelditzen dira.

Orduan ez da egiazko heziketarik ematen.